Politika -

Biografia

Felipe VI.a, Espainiako monarkiaren aro berria

Asturiasko printzea titulua eskuratu zuen Francoren diktaduraren ostean, eta koroa hartzeko bigarren plano batean itxaron duen oinordekoa izan da.

Felipe VI.a Borboikoa eta Greziakoa. Argazkia: Efe
Felipe VI.a Borboikoa eta Greziakoa.
Felipe Borboikoa oinordekoa, Felipe VI.a izango da

2:02

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe Borboikoa eta Greziakoa (Madril, 1968) egungo Espainiako printzea da. Asturiasko printzea titulua eskuratu zuen Bigarren Errepublikak eta Francoren diktadurak ezarri zuten etenaldia pasatu eta gero.

Felipek bi arreba nagusi ditu, Elena eta Cristina, baina bera izango da Espainiako errege, Juan Carlos I.a erregearen seme bakarra baita.

Asturiasko printzea izateaz gain, Felipe Borboikoa Gironako printzea, Vianako printzea, Montblanceko dukea, Cerverako kondea eta Balaguerreko jauna ere bada.

Zaragozako Akademia Militarrean heziketa militarra jaso ostean, Felipek Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ondoren, Nazioarteko Harremanetako masterra egin zuen, Georgetown Unibertsitatean (AEB). Behin ikasketak bukatuta, 1995ean, Espainiara itzuli zen, erregetzaren oinordekoari dagozkion eginbeharrak betetzeko.

Funtzio ofizialak printze moduan

90eko hamarkadatik aurrera, Felipe Borboikoak hainbat bisita ofizial egin zituen komunitate autonomoetara Espainiar Estatuko ezagutza sakontzeko. Horretaz gain, alor guztietako pertsonak hartu ditu bilera publiko zein pribatuetan Espainiako eta Espainiatik kanpoko errealitatearen berri izateko.

Printze bezala, jarduera ugari egin behar izan ditu atzerrian Espainiako interes ekonomikoak eta komertzialak promozionatzeko, eta, Espainiako hizkuntza eta kultura sustatzeko, Cervantes Institutuaren zentroen sareei laguntza eskaini die. Horrekin batera, atzerriko unibertsitateetan Espainiako historia zabaltzen duten hainbat katedra sortzeko ahaleginak ere egin ditu.

Horretarako, urtero bidaia ofizial bat egin izan du Iberoamerikako herrialde batera eta Europar Batasuneko, Ekialde Hurbileko edo Ekialde Urruneko batera. Eta, 1996tik aurrera, Espainiako ordezkaria izan da Iberoamerikako presidenteen kargu-hartzeetan.

Printze moduan, Juan Carlos I.aren semea ongintzazko hainbat elkarteren presidente izan da, besteak beste, Asturiasko Printzea Fundazioarena eta Gironako Printzea Fundazioarena.

2003ko azaroan, Letizia Ortiz (Oviedo, 1972) kazetariarekin ezkonduko zela iragarri zuen. Eta hala egin zuten, hurrengo urtean. Urtebete geroago, haien lehenengo alaba jaio zen, Leonor infanta, eta, bi urte geroago, bigarren alaba, Sofia infanta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua gaur? Espainiako Felipe VI.a argazkiak