Politika -

Erabakitzeko eskubidea

'Erabakitze-eskubideari buruzko akordioak Ganberan lortu behar ditugu'

Andoni Ortuzarrek uste du Gure Esku Dagok antolatutako ekimena "urrats garrantzitsua" dela, baina ezinbestekotzat jo du Legebiltzarrean akordioak lortzea.

Andoni Ortuzar EAJren presidentea. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar EAJren presidentea.
Ortuzar: 'Estatu eredua aldatzeko balio behar du ireki den prozesuak'

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak erabakitzeko eskubidean sinesten duen edozein herritar bezala joango dela Gure Esku Dagok antolatu duen giza katera.

Datorren igandeko ekimena "urrats garrantzitsua" dela adierazi du, eta "ezinbesteko da erabakitzeko eskubidearen inguruko akordioak Legebiltzarrean lortzea", gaineratu du; azken finean, "marko juridikoak aldatzeko parlamentuetan akordioetara heltzea beharrezkoa da", Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen hitzetan.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Ortuzarrek nabarmendu du giza katearen antolatzaileek ekimenarekin "asmatu" egin dutela, "erabakitzeko eskubidearen aldarria ez delako inoren aurka planteatzen".

Bestalde, EH Bilduk eta PPk egindako kritiken harira, Europako hauteskundeen ostean alderdi batzuetan "urduritasuna" nagusitu dela esan du.

Autogobernuari dagokionez, EAJk nahiko argi duela esan du, eta Legebiltzarrean sortutako lantaldeak "bere ibilbidea eta erritmoa" jarraitu behar duela erantsi du.

Hasier Arraizi zuzenduta, EAJri "etxeko lanak" jarri beharrean, bereak egin ditzala eskatu dio. "Hobe du bere taldekoak hezten baditu, antidemokrata eta autoritario asko baitaude oraindik hor barruan, ezberdintasuna onartzeko eta errespetatzeko gai ez direnak", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku argazkiak