Politika -
Auzitegi Nazionala
30 urteko kartzela zigorra Carasatorrerentzat brigada bat hiltzeagatik
Bi delitu leporatu dizkiote: Armadako kide baten kontra atentatu terrorista egitea, eta, Txapoterekin eta Valentin Lasarterekin batera, auto bat legez kontra erabiltzea.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak 30 urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Juan Ramon Carasatorre 'Zapata' ETAko kideari, 1995eko apirilaren 10ean Loiolako kuartelaren inguruan Mariano de Juan Santamaria Armadako brigada hiltzeagatik.
Epaiaren arabera, frogatuta geratu da Carasatorre eta Donosti komandoko Francisco Javier Garcia Gaztelu 'Txapote' atzetik hurbildu zitzaizkiola Mariano de Juan Santamaría brigadari, eta tiroa emanez hil zutela.
Tiroa 9 milimetroko kalibrea zuen pistola batekin egin zuten, "hurbil-hurbiletik, lepoaren atzeko aldean. Tiroak garezurraren oinarria zeharkatu zuen eta aurpegitik atera zen, eta berehala eragin zion heriotza".
Atentatua egiteko, Carasatorrek, Txapotek eta Valentin Lasartek auto bat lapurtu zuten Astigarragan, Gipuzkoan, 1995eko martxoaren 16tik 17rako gauean, eta matrikulak aldatu zizkioten.
Militarra hil ostean, Carasatorrek eta Txapotek ihes egin duten, komandoko beste kide batek gidatutako autoan.
Auzitegiak "ez du zalantzarik akusatuak militarraren hilketan eta autoaren lapurretan parte hartu izanaren harian".