Politika -
Felipe VI.aren proklamazioa
'Selfie' batek bi sozialista eta popular bat elkartu ditu
Madrilgo, Andaluziako eta Asturiaseko presidenteek argazkia atera dute elkarrekin Espainiako Diputatuen Kongresuko tribunan.
Erredakzioa
Ignacio Gonzalez, Susana Diaz eta Javier Fernandez Madrilgo, Andaluziako eta Asturiaseko autonomia erkidegoetako presidenteek 'selfie' bat atera dute Espainiako Diputatuen Kongresuan, Felipe VI.a erregearen proklamazioan.
Madrilgo autonomia erkidegoaren twitter kontu ofizialak argitaratu du Ignacio Gonzalezek, Susana Diezek eta Javier Fernandezek atera duten argazkia. Argazkian, Madrilgo presidente 'popularra' ikus daiteke Asturiasko eta Andaluziako presidente sozialistekin batera.
Felipe VI.a erregearen proklamazioan egon dira Espainiako autonomia erkidegoetako presidente guztiak, Yolanda Barcina eta Iñigo Urkullu barne. Autonomia erkidegoetako presidenteek Diputatuen Kongresuko tribunatik jarraitu dute ekitaldia.