Politika -

Baketzea eta normalizazioa

ETAk hildako Iñaki Ibargutxi gogoratu dute Ugaon

Ibargutxi eta beste bi gazte duela 33 urte hil zituen ETAk, kalez jantzitako poliziak zirelakoan.

Iñaki Ibargutxiren omenez lore-eskaintza egin dute Ugaon. EITB
Iñaki Ibargutxiren omenez lore-eskaintza egin dute Ugaon.
Iñaki Ibargutxi ETAren biktimari omenaldia egin diote Ugaon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugaoko Udalak Iñaki Ibargutxiren hilketa gaitzesteko adierazpena onartu du gaur goizean, EAJren babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Ugaoko bizilaguna eta Juan Manuel Martinez eta Pedro Conrado gazteak duela 33 urte hil zituen ETAk, Tolosan, kalez jantzitako poliziak zirelakoan.

Ekaitz Mentxaka (EAJ) Ugaoko alkateak ohar baten bidez adierazi duenez, ezinbestekoa da Ugaoko bizilaguna "oroitzea eta aintzat hartzea". "Beti izango dugu gogoan", erantsi du.

Bestalde, Mentxakak deitoratu du ezinezkoa izan dela Bildurekin akordio batera heltzea eta koalizioak atentatu hura gaitzestea, "horretarako ahalegin guztiak egin ditugun arren".

"Behin betiko bake justua eraiki nahi badugu, ezinbestekoa da eragindako sufrimendu guztia aitortzea eta zauriak sendatzeko borondatea eta konpromisoa erakustea", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea