Politika -

Asteazkenean

Infantaren inputazioa mantentzen duen jakinaraziko du Castro epaileak

Jose Castro epaileak Noos auziaren ikerketa faseari amaiera emango dio asteazkenean. Ikertutako gertakarien kontaketa bat egingo du epaileak autoan.

Cristina infanta. Artxiboko irudia: EFE
Cristina infanta. Artxiboko irudia: EFE
Cristina infanta. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro instrukzioko epaileak asteazken honetan emango dio amaiera Noos auziaren ikerketari. Autoan Cristina infantaren inputazioa (ustezko delitu fiskala eta dirua zuritzea egotzita) mantentzen duen erabaki beharko du magistratuak.

Prozedura laburrari hasiera emango dio epaileak autoan. Castroren arabera "seguruenik" asteazkenean plazaratuko duen autoan, azken lau urteetan ikertutako gertakarien kontaketa egingo du magistratuak.

Idatzian, inputaturik jarraitu behar duten pertsonak zehaztuko ditu epaileak, eta baita artxibatu behar dituenak ere. Instrukzioan 32 inputatuek 40 agerraldi baino gehiago egin dituzte epailearen aurrean, eta inputatuek ustez egin dituzten delituak zehaztuko ditu epaileak bere autoan.

Ikerketa fasea

Instrukzioaren azken fasean, delitu fiskalik izan den eta kapitalik zuritu den ikertu du magistratuak.

Autoarekin auziaren instrukzio faseari amaiera eta prozedura laburrari hasiera emango dio Castrok. Hala ere, aldeek helegiteak aurkeztu ahal izango dituzte Palmako Auzitegiaren aurrean, epailearen irizpidearekin ados ez baldin badaude.

Bestalde, epaileak epe bat emango die akusazioei inputatu behar dituzten pertsonak, delituak eta zigor eskaerak zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak