Politika -
PSOEren lidergoa
Madina: 'Idazkari nagusi izateko prozesua ez da abalen lehiaketa'
Bizkaitarrak adierazi duenez, "ohorea" da militanteek "modu librean eta inolako presiorik gabe sinatutako abalak jasotzea".
Erredakzioa
Eduardo Madina PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaiak esan du alderdiko Idazkaritza Nagusira hautatzea ez dela "abalen lehiaketa bat". Pedro Sanchez hautagaiak berak baino abal gehiago aurkeztuko dituela aipatu diotenean egin ditu adierazpenak Madinak.
Madinaren hautagaitzak 15.000 abal aurkeztu zituen ostegunean. Hautagai ofizial izateko, 10.000 aurkeztu behar dituzte, gutxienez.
Madinak adierazi duenez, "ohorea" da militanteek "modu librean eta inolako presiorik gabe sinatutako abalak jasotzea".
Gaur sinadura gehiago aurkeztuko ditu
TVEko saio batean egindako elkarrizketan, Madinak adierazi du oraindik ere abalak jasotzen jarraitzen duela, eta gaur bertan bere taldeak gehiago aurkeztuko dituela.
Abalen kopurua kongresuen "bitxikeri" bat baino ez dela gaineratu du bizkaitarrak, baina, bere hitzetan, "hau ez da abalen lehiaketa bat, militanteek botoa emango duten kongresua baino", eta horrelakoetan "parte hartzea garrantzitsuena".