Politika -
Hezkuntza
EH Bilduk eta PSEk Uriarteren agerraldia eskatu dute LOMCEren inguruan
Isabel Celaa parlamentari sozialistak "tratatu beharreko gaiaren garrantzia" eta LOMCEren inguruan sortutako "ezinegona" aipatu ditu agerpenaren larritasuna justifikatzeko.
Erredakzioa
EH Bildu eta PSE-EE alderdiek Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren larrialdiko agerraldia eskatu dute Eusko Legebiltzarrean, astelehenean LOMCEren inguruan erkidegoetako agintariekin izandako bileran hartutako jarrera azaltzeko.
Bi alderdiek Uriarteren azalpenak uztailaren 9an Batzorde Iraunkorrean entzun nahi dituztela adierazi dute.
Isabel Celaa parlamentari sozialistak adierazpen batean esan duenez, hezkuntza erreformaren finantziazioaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak zer-nolako neurriak hartuko dituen eta Gobernu zentralarekin nolako akordioak sinatuko dituen jakin nahi du.
Celaak "tratatu beharreko gaiaren garrantzia" eta LOMCEren inguruan sortutako "ezinegona" aipatu ditu agerpenaren larritasuna justifikatzeko.