Politika -

Sare sozialak

Bilbotar bat atxilotu dute ETA goratzea eta mehatxuak egitea egotzita

22 urteko gaztea Villasana de Menan (Burgos) atxilotu dute Twitter bidez aipatu ekintzak egiteagatik. Cake Minuesa kazetari espainiarrak salatu zuen gertakaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 22 urteko bilbotar bat atxilotu du Villasana de Menan (Burgos) Interneteko sare sozialetan ETA goratzea eta kazetari bati mehatxuak egitea leporatuta.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, kazetariak berak salatu zuen gertatutakoa, eta atxilotuaren Twitterreko profila ikertzen hasi ziren orduan.

Ikerketako iturriek jakitera eman dutenez, salaketa jarri zuen kazetaria Cake Minuesa da, ekitaldi publikoetan euskal presoen eta ezker abertzaleko kideen kontra egiteagatik ezagun egin dena.

Atxilotua Medina de Pomarreko (Burgos) Guardia Zibilaren egoitzara eraman dute. Bertan galdekatu ostean, Auzitegi Nazionalaren esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ETA albisteak