Politika -

Madril

Wert: 'Hezkuntzak biktimekiko distantziakidetasuna saihesten du'

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak ohartarazi duenez, "gertatutakoaren kontaketan biktimak ahaztu eta bidetik okertzea" ekidin behar da.

Jose Igancio Wert, Hezkuntza ministroa. Irudia: EFE
Jose Igancio Wert, Hezkuntza ministroa. Irudia: EFE
Jose Igancio Wert, Hezkuntza ministroa. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak gaur, asteartean, ohartarazi duenez, "gertatutakoaren kontaketan biktimak ahaztu eta bidetik okertzea" ekidin behar da, eta biktimena ez den kontaketa egiteko arriskua dagoela adeirazi du; hori dela eta hezkuntza beharrezkoa da biktimak eta hiltzaileak maila berean jartzeko formulak eta "biktimak parekatzearen tranpan" jaustea ekiditeko.

Wertek Justizia eta Hezuntza deitutako ikastaroan egindako agerraldian bota ditu hitzok, Escorialeko San Lorentzon (Madril).

Ministroak gogorarazi duenez, badira zenbait urte terrorismoak hildakorik eragin ez duela eta, horregatik, "prebentzio politiketan erne" jarraitu beharra dago. Werten ustean, "terrorismo aktiboa" jihadistena da gaur egun, eta horren zainketa "arintzea huts egite" handia litzateke, baina hori ez da gertatuko, Barne ministroak konpromisoa hartuta duelako, esan du.

Memoria galtzeko ez ezik, biktimena ez den kontaketa gailentzeko ere arriskua dago, hori dela eta, beharrezkoa da hezkuntzaren bidez biktimak "parekatzeko tranpan" jaustea ekiditea, eta biktimak eta hiltzaileak maila berean jartzea.

Gaineratu duenez, "sufrimenduaren gizarteratzea" aipatuz gero, bi aldeetakoak parekatzea posible balitz bezala, Estatua ez den norbaitek indarkeria erabiltzeko arriskua dago.

Azkenik, Wertek gogorarazi du LOMCEk biktimen aitortzea jasotzen duela, hezkuntza sisteman integratzeko laguntzen bidez, biktimen kontaketa ikasleriaren artean zabalduz eta gatazka konpontzeko elkarrizketa sustatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea