Politika -

'Gertu' egitasmoa

Jaurlaritzak 'banakako' arreta eskainiko die biktimei

Jonan Fernandezek azaldu duenez, "gertutasuna" eta "banakako tratua" eskaini nahi diote kolektiboari, dituzten beharrak "atzemateko" eta erantzuna ematen saiatzeko.

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusia. Argazkia: EiTB
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusia.
'Gertu' programa, biktimenganako arreta hobetzeko tresna

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak iragarri du terrorismoak hildako biktimen senideekin (Euskal Herrian bizi direnekin) jarriko direla harremanetan datorren astetik aurrera.

Hasiera batean, telefonoz deituko diete 300 bat pertsonari. Kolektiboa osatzen duten pertsonei "gertutasuna" eta "banakako tratua" ematea omen da helburua, esateko dutena "entzuteko", eta dituzten beharrak "atzeman" ostean, erantzuna ematen saiatzeko, Fernandezek Bilbon emandako prentsaurreko batean adierazi duenez.

Era berean, hartu-eman pertsonala izateko eta testigantzak grabatzeko aukera ere emango zaie, "oroimenaren subjektu aktiboak direla sentitzeko aukera izan dezaten".

'Gertu' biktimei arreta pertsonalizatua emateko programa aurkeztu dute gaur goizean. EHUko Kriminologiaren euskal Institutuak terrorismoaren biktimen inguruan egindako ikerketaren ondorioz sortu da programa berri hau. Bertan, biktimen eskaerak jasotzen dira.

Programa horren lehen fasean, hildako biktimak bakarrik hartuko dira kontuan, eta urtea amaitu bitartean garatuko dute. Aurrerago, hala ere, beste biktima guztietara zabalduko du Jaurlaritzak 'Gertu' programa.

Izan ere, oraindik identifikatu ez dituzten kolektiboetara zabalduko du, Fernandezek azaldu duenez, "biktima guztien" beharrak asetu nahi dituztelako.

Erantzun kritikoak

Senide batzuek egitasmoa gogo txarrez hartuko ote duten galdetuta, Fernandezek erantzun du ez dela "erraza" eremu horretan lan egitea, baina "hobetzeko" asmoz egiten dutela.

"Erantzunak kritikoak badira, entzun egingo ditugu, eta hobetzen saiatuko gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa ETA Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa GAL gaur