Politika -
Caja Madrid
Silvak egindako kaltea zuritzeko justizia eskatu du Blesak
Elpidio Jose Silva epailearen "prebarikazioak" egindako "kalte konponezina zuritzeko" eskatu dio Caja Madrideko presidente ohiak justiziari.
Erredakzioa
Elpidio Jose Silva epailearen "prebarikazioak" egindako "kalte konponezina zuritzeko" eskatu dio gaur Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak justiziari. Blesaren hitzetan, epaileak "kalte egiteko borondatea zuen".
Silvaren aurkako epaiketaren hirugarren saioa egin dute asteazken honetan, Madrilgo Auzitegi Nagusian (TSJM). Blesak ordu eta erdiko agerraldia egin du. Silva epaileak espetxera bidali zuen bi aldiak gogorarazi ditu bankari ohiak. 2013ko maiatzaren 16an kartzelara bidali zuen 2,5 milioi euroko bermepean, eta urte bereko ekainaren 5ean baldintzarik gabe berriro espetxera bidali zuen Silvak.
"Kalte egiteko borondatea erabakita zuen", esan dio bankari ohiak Gonzalo Boye Silvaren abokatuari. Apirileko epaiketan hori esatera "ausartu ez" zela gogorarazi dio Boyek Blesari. "Ba orain ausartzen naiz", erantzun du Blesak harrokeriarekin.
Bestalde, Caja Madrideko presidente ohiak "Txinako esaera zahar" bat aipatu du saioan: "Egongela ilun batean katu beltz bat aurkitzea oso zaila da, batez ere katu beltzik ez dagoenean".