Politika -
Senatua
Behin betiko onartu dituzte Espainiako monarkiaren aforamenduak
Senatuak PPren, UPNren eta Foro Asturiasen botoekin onartu du erreforma, Juan Carlos erregeari, Sofia eta Letizia erreginei eta Asturiasko printzesari legearen aurrean izaera berezia emateko.
Erredakzioa
Senatuak behin betiko onartu berri du, PPren, UPNren eta Foro Asturiasen aldeko botoekin, Juan Carlos erregeari, Sofia eta Letizia erreginei eta Asturiasko printzesari forudun izaera aitortzeko erreforma, hemendik aurrera soilik Auzitegi Gorenean epaituak izan daitezen.
Gaurkoa izan da azken izapidea neurria Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarrean jar dadin. PSOE eta CiU abstenitu egin dira, eta Entesa Progres de Catalunyak, EAJk eta talde mistoko ia senatari guztiek kontra bozkatu dute.
Aforamenduak premiazko prozeduraren bitartez onartu dituzte. PPk bi zuzenketa aurkeztu zizkion sektore publikoaren arrazionalizaziorako lege organikoari eta Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatzen duen erreformari.