Politika -

Barne-hauteskundeak

Pedro Sanchezek joko garbia eskatu du beste batzuen 'amarruen' aurrean

Diputatu sozialista kexatu da, baina ez du aurkari zehatzik aipatu nahi izan. Sanchezek Caja Madriden izan zuen parte-hartzeaz "azalpenak" eman beharko dituela uste du Tapiasek.

Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaia. EFE
Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaia. EFE
Pedro Sanchez, PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdiko Idazkaritza Nagusia bereganatzeko kanpainaren azken txanpan joko garbia defendatu du gaur Pedro Sanchez diputatu sozialistak. Hautagaia kexatu da eta "batzuen amarruak" salatu ditu, baina ez du aurkari zehatzik aipatu nahi izan.

El Confidencial-ek gaur argitaratu duen informazioa hizpide izan du Sanchezek Kongresuko patioan. Diputatu madrildarra 2004tik 2009ra arte Caja Madrideko kontseilari nagusia izan zela argitaratu du komunikabideak.

Informazio hori ezkutatu duenik ukatu du diputatuak. Aurreko legealdian, 2009an, diputatua izan zenean, informazio hori bere fitxa pertsonalean jasota zegoela ziurtatu du Sanchezek. Albistearen iturria beste hautagai baten inguruko kideren bat dela aditzera eman du, baina ez du izenik eman.

"Nire bizitza publiko zein pribatua ez dut sekula ezkutatu, guztiz gardena naiz", azpimarratu du Sanchezek. "Batzuen amarruak", deitoratu ditu. Berak kanpaina "positibo batekin eta proposamenak egiten" jarraituko duela ziurtatu du.

Perez Tapias

Sanchezek Caja Madrideko Batzarrean izan zuen parte-hartzeaz "azalpen osagarri bat" eman beharko duela uste du Jose Antonio Perez Tapiasek.

"Pedro Sanchez azalpenak ematen ari da eta baliteke gehiago eman behar izana", esan du Tapiasek. Informazioa orain argitaratu izana, Sanchezek "ezkutatzeko borondatea" izan duenik ez du esan nahi, Tapiasen hitzetan. Baina hautagaiak "aldez aurretik" jakitera eman behar izan zuela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE Pedro Sánchez argazkiak