Politika -

Aldaketa PSOE-n

PSOEko hautagai batzuek ez dutela Euskadi ezagutzen esan du Erkorekak

Horrez gain, edozein hautagaik irabazita ere, PSOEk erabakitzeko eskubideari buruz duen jarrera ez dela aldatuko uste du Erkorekak.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du ez duela iritzi "inpartzialik" PSOEko idazkari nagusi izateko hautagaiei dagokienez; izan ere, "hautagai batzuek entzutez bakarrik ezagutzen dute Euskadi", horren esanetan.

Gainera, Erkorekaren ustez, hautagai batek edo besteak irabazi, PSOEk "epe labur edo ertainean" ez du erabakitzeko eskubidearen inguruan duen jarrera aldatuko.

Eduardo Madina, Pedro Sanchez edo Jose Antonio Perez Tapias hautagaietatik Euskadiren interesetarako zein izan daitekeen egokiena galdetuta Erkorekak adierazi duenez, "nabarmena da hautagai batzuek Euskadi ezagutzen dutela, baina beste batzuek entzutez soilik dutela gure herriaren berri".

Bestalde, Euskadiko Alderdi Sozialistak bizi duen egoeraz ere hitz egin du. Erkorekaren iritzian, PSEri berari dagokio galdutako espazioa berreskuratzeko aldaketak nola egin behar dituen esatea.

Ildo horretan, PSE "gure herrian errotuta" dagoen alderdia dela nabarmendu du Erkorekak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aldaketa PSOEn argazkiak