Politika -

Izendapena

Angel Ros Lleidako alkatea izango da PSCko presidente berria

Korronte kritikoko arduraduna, Rosek Parlamentuko eserlekuari uko egin zion alderdiko zuzendaritzarekin referendumaren eskumenaren inguruan izandako ezadostasunagatik.

Angel Ros, Lleidako alkatea. Efe, artxibokoa.
Angel Ros, Lleidako alkatea. Efe, artxibokoa.
Angel Ros, Lleidako alkatea. Efe, artxibokoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Ros Lleidako alkate eta Agrupament Sozialista korronte kritikoko buruzagia izango da PSCko hurrengo presidentea, astelehen honetan Miquel Iceta alderdiko lider berriak egindako proposamena onartuta.

"PSCko zuzendaritza berria osatzeko harremanak hasi ditut. Angel Rosi presidentetza eskaini diot eta berak onartu egin du", iragarri du Icetak Twitterren. Izendapena larunbatean berretsiko dute, PSC-k egingi duen kongresuan.

Rosekin egin zuen,hain zuzen Icetak lehen bilera, Pere Navarroren dimisioaren berri izan eta alderdiaren liderra izateko aurrehautagaitza aurkeztu ostean.

Elkarrizketaren ostean, biek "gauza asko" elkarlanean egiteko moduan zeudela adierazi zuen Icetak.

Lleidako alkatea Miquel Icetak PSCko idazkari nagusi moduan emandako lehen hitzaldian izan zen bart, eta astelehen honetan ordubetez batzartu dira Icetak Nicaragua kalean duen bulegoan. Bileratik "gustura" atera dira biak.

Gauzak horrela, Icetak lehen pausoa eman du alderdiko korronte guztiak bat egiteko asmoan, Ros izan baita Pere Navarroren aginteko ahots kritikorik nabarmenena.

Korronte kritikoko kidea

Ros Agrupament Socialista korronte kritikoko agintaria da Marina Geli kontseilari ohiarekin batera. Rosek Kataluniako Parlamentuan zuen eserlekuari uko egin zion urtarrilaren 15ean, PSCko zuzendaritzak Parlamentuak Kongresuari referendumaren eskumena eskatzeko eskaeraren aurka egin ostean.

Rosek diputatu akta eman eta, Joan Ignasi Elena, Marina Geli eta Nuria Ventura alderdikideek egin ez bezala, boto diziplina haustea saihestu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea