Politika -

Segurtasun txostena

Espainiako Gobernua: 'ETAk eragile politiko bezala betikotu nahi du'

Horrez gain, txostenaren arabera, ETAren jarduera armatuaren amaierak “irmoa ematen du eta epe laburrean zatiketarik egoteko arriskurik ez dago”.

Jorge Moragas Espainiako Gobernuaren Presidentetzako kabineteko zuzendaria.
Jorge Moragas Espainiako Gobernuaren Presidentetzako kabineteko zuzendaria.
Jorge Moragas Espainiako Gobernuaren Presidentetzako kabineteko zuzendaria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren segurtasun txostenak dio ETAk ez duela desegiteko asmorik eta “eragile politiko moduan betikotu” egin nahi duela, “ezker abertzalearen jarduera bultzatzeko”.

Hala dio Jorge Moragas Espainiako Gobernuaren Presidentetzako Kabinetaren zuzendariak gaur Diputatuen Kongresuan aurkeztu duen 2013ko segurtasun txostenak.

Dokumentuaren arabera, ETA “oso ahul dago”, jarduera armatuari amaiera emateko erabakiak “irmoa dirudi” eta “epe laburrean zatiketa bat izateko arriskurik ez dago”.

“ETA bere aparatu politikoa indartzen eta aparatu militarra indargabetuta mantentzen ahaleginduko da”, gaineratzen da txostenean.

Emilio Olabarria EAJren ordezkariak gogor kritikatu du aipatu dokumentua, eta “iritzi politikoz” betetako agiria baino ez dela salatu du.

 

 

ETAren aparatu politikoa aipatzean, “Auzitegi Konstituzionalak eta Auzitegi Gorenak legeztatutako alderdiez” ari den argitzeko eskatu dio Olabarriak Moragasi.

Rafa Larreina Amaiurren bozeramaileak kritikatu du segurtasun txostenak ez duela esaten ETAk bere jarduera armatua “betirako” uztea erabaki zuela.

Espainiako Gobernuak horrelako txostenak egin beharrean, euskal alderdi abertzaleekin gehiago hitz egin beharko lukeela esan du, “ETA ahalik eta azkarren iragana izatea nahi badu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea