Politika -

Palma Arena auzia

Bost eguneko epea jarri diote Matasi kartzelan sartzeko

Balearretako presidente ohiak bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko du, eragimen-trafikoagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palmako Auzitegiak bost eguneko epea jarri dio Jaume Matas Balearretako presidente ohiari kartzelan sartzeko. Matasek bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra bete beharko du, eragimen-trafikoagatik, Palma Arena auziaren baitan.

Gobernuak Joan den astean ukatu egin zion Matasi indultua, eta ostiral honetan jaso du auzitegiak jakinarazpen hori. Palmako Auzitegiak, ondoren, agindua helarazi dio Madrilgo Auzitegira, bertan bizi baita ministro ohia.

Matasi eskakizun horren berri eman ostean abiatuko da bost eguneko epea, Balearretako Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez. Balearretako presidente ohiak bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra bete beharko du eragimenen trafikoagatik.Halaber, funtzionario-eroskeriagatik 9.00 euroko isuna ezarri zioten, eta ustelkeriarekin lotura duten hainbat auzitan inputatuta dago.

Bost eguneko epe hori luza dezatela eska dezake Matasek orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea