Politika -

Analisia

Rajoyren asmo zentralizatzaileak Euskadiko PP kaltetu du, esan du EAJk

Jokin Bildarratz jeltzaleak Rajoyri egotzi dio Arantza Quirogak gidatzen duen alderdiak bizi duen egoeraren erantzukizuna.

EAJren Senatuan duen bozeramalea, Jokin Bildarratz. Argazkia: EiTB
EAJren Senatuan duen bozeramalea, Jokin Bildarratz. Argazkia: EiTB
EAJren Senatuan duen bozeramalea, Jokin Bildarratz. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jokin Bildarratz EAJk Senatuan duen bozeramaleak ziurtatu duenez, Mariano Rajoy Gobernu zentralaren presidenteak "irteerarik gabeko kalezulo" batera eraman du euskal gizartea, presidenteak duen "asmo zentralizatzailearekin" eta, ohartarazi dionez, horrek "ondorioak ekartzen ditu", esaterako, Euskadiko PP "jaio zenetik unerik okerrenean egotea".

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, Bildarratzek Jaurlaritzaren eta Gobernu zentralaren arte harremanak izan ditu hizpide. Mariano Rajoyk eskutitz berri bat bidali dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Estatu mailako politiken inguruan hitz egiteko.

Jokin Bildarratzek, halaber, baieztatu du bi gobernuen arteko harremanak "tentsio handiko uneak" bizi dituela eta, horren ildotik, PPk duen "asmo zentralizatzailea" salatu du eta, bere ustean, ez da gehiengo absolutua "ezertarako erabiltzen" ari, ez dakielako.

Senatuko bozeramale jeltzalearen esanetan, alderdi horrek "ez du inoiz Estatu espainiarraren aniztasunean sinetsi eta, Estatuaren barruan zenbait nazio daudenik, ez soilik bakarra eta askea".

Bildarratzen iritzian, PPk "ahaztu du errealitate zabal eta anitza gidatzen ari dela", eta "bere hautesleriaren alde bat pozten" besterik ez ari da egiten. "Lan horretan dihardu egunero", zehaztu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ