Politika -
Justizia Ministerioa
Faisan auziagatik zigortuetako batek indultua eskatu du
Gainera, Jose Maria Ballesteros inspektoreburuaren defentsak zigorra bertan behera uztea eskatu dio Auzitegi Nazionalari, indultuaren inguruko erabakia hartzen duten arte.
Erredakzioa
Jose Maria Ballesteros inspektoreburuak, Faisan auziagatik urte eta erdiko zigorra jaso zuenetako batek, erabateko indultua eskatu dio Espainiako Justizia Ministerioari.
Gainera, poliziaren defentsak zigorra bertan behera uztea eskatu dio Auzitegi Nazionalari, indultuaren inguruko erabakia hartzen duten arte.
Auzitegi Gorenak berretsi egin zien urte eta erdiko kartzela-zigorra eta lau urtez polizia izateko debekua Enrique Pamiesi eta Ballesterosi aurreko astean, 2006an ETAri operazio baten berri emateagatik.
Gorenaren ebazpenak sekretuak argitara emateagatik zigortzen ditu, eta baieztatu egiten du ez ziotela ETAri lagundu nahi.