Politika -

AN-ren epaiaren ostean

Pamiesen eta Ballesterosen zigorrak berretsi dituzte, 'Faisan' auzian

Sekretuak aireratzeagatik jaso zuten zigorra, 2006ean Faisan tabernan ETAri egindako "salakeria"gatik, eta berretsi egin du ez zutela kolaboratu, asmoa ETArekin bukatzea zelako.

Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziak. Irudia: EiTB
Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziak. Irudia: EiTB
Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziak. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Enrique Pamies eta Jose Maria Ballesteros poliziei Auzitegi Nazionalak jarri zizkion urte eta erdiko kartzela zigorrak berretsi ditu, 'Faisan' auzian.

Gorenak, epaian, sekretuak aireratzeagatik zigortu ditu, ETAri Faisan tabernan 2006an egindako "salakeria"gatik, hain zuzen, eta berretsi egin du ez zutela ETArekin kolaboratu, Auzitegi Nazionalak ebatzi zuelako polizien asmoa ETArekin bukatzea zela, hain zuzen, negoziazioaren bidez.

Gainera, Auzitegi Gorenak baieztatu egin du Pamiesek, 2006ko maiatzaren 4an, Joseba Elosua Faisan Irungo tabernako jabeari informazioa pasatu ziola, eta horrela, ETAren kontra martxan zegoen operazioa zapuztu zuela, Ballesterosen "ezinbesteko laguntzarekin".

Kolaborazio delituagatik ez zigortzeko, Gorenak Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiaren, Auzitegi Konstituzionalaren eta Gorenaren beraren doktrina aplikatu egin du; akusatu bati ezin zaio ezarritako epaian leporatu ez dioten delitu batengatik zigortu, helegitea jarri ondoren.

Gorenaren ustean, agenteak oker jardun ziren sekretuak aireratu zituztenean "estortsio terrorista sare bateko kideei poliziaren sekretuak jakinarazi zizkioten", eta horrek ikerketa kaltetu zuen, zantzuak desagerrarazteko arriskua areagotu zutelako.

Epaia hiru epaileren boto partikularren babesarekin onartu da, horietako bi kolaborazio delitua babestearen alde, baina bien iritzian ez da komeni zigorrak horregatik ezartzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea