Politika -

Aldaketa PSOE-n

Patxi Lopez, PSOEren Ekintza Politikoko idazkari berria

Pedro Sanchezen exekutiba osatuko duten sozialisten behin betiko zerrenda igandean baieztatuko bada ere, badirudi Patxi Lopez izango dela PSE-EEren ordezkari bakarra exekutiba berrian

Patxi Lopez eta Manuel Chaves. Argazkia: EFE
Patxi Lopez eta Manuel Chaves. Argazkia: EFE
Patxi Lopez eta Manuel Chaves. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren exekutiba berriko partaide izango da, eta zehatz mehatz esanda, Ekintza Politikoa, Herritartasuna eta Askatasuna idazkaritzaren ardura izango du.

Lopezek PSOEren zuzendaritzan pisu gehienetakoa izango duen idazkaritzaren ardura izango du, eta oraindik exekutiba osatuko duten sozialisten behin betiko zerrenda itxi gabe baldin badago ere, badirudi Lopez izango dela  PSE-EEren ordezkari bakarra exekutiba berrian.

Berriz ere PSOEren exekutibako partaide izango da, izan ere, Patxi Lopezek orain arte Harreman Politikoen idazkaritzaren ardura zuen.

PSE-EEko buruzagiaren ardura berria "pisuzkoa" eta "mugimenduak egiteko tartea" uzten duena izatea nahi dute sozialistek, PSOEren iturriek jakinarazi dutenez.

Bestalde, 12 urtez PSE-EEko idazkari nagusi izan ostean Patxi Lopezek irailean utziko du kargua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Patxi Lopez Aldaketa PSOEn