Politika -

Estatuko Segurtasun Indarrak

Guardia Zibilak ez du bere presentzia murriztuko Euskadin

Guardia Zibileko zuzendariak ez du erakunde horren aurkako sentimendurik sumatzen Euskadin.

Guardia Zibilaren operazio bat, Euskadin. EFE
Guardia Zibilaren operazio bat, Euskadin. EFE
Guardia Zibilaren operazio bat, Euskadin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila ez da Euskaditik eta Kataluniatik joango, eta ez du presentzia murriztuko, Arsenio Fernandez de Mesa Estatuko Segurtasun Indar horretako zuzendariak ohartarazi duenez. Are gehiago, Guardia Zibila Euskaditik joateko eskaerak "bakanak" direla adierazi du.

Fernandez de Mesak ez du "Guardia Zibilaren aurkako sentimendurik" sumatzen Euskadin, eta agenteek "afiliazio politikoak edo sindikalak" begiratu gabe ematen dutela zerbitzu esan du.

RNEn egindako elkarrizketa batean, Guardia Zibilak mugazain lanak egiten dituela, Estatuaren "berme fiskala" dela eta ingurumena ere zaintzen duela azaldu du. Gainera, polizia autonomiekin "lankidetza leiala" dutela gaineratu du.

Bestalde, ETArekin ez duela inork hitz egingo ohartarazi du Fernandez de la Mesak.

"Azken agirian, bi estaturekin hitz egiteko borondatea agertu du [ETAk], eta gatazka konpontzeaz ere mintzatu da, baina ez du inork talde terrorista batekin hitz egingo, eta hemen ez dago gatazkarik", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea