Politika -

Balantzea

Zerga-erreforma 'bidegabea' dela uste du Sanchezek

Halaber, PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoyri “kalea gehiago zapaltzea” eskatu dio, eta Espainiako errealitateaz egiten duen irakurketa “partziala” eta “interesatua” izatea kritikatu du.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. EFE
Pedro Sanchez
Mariano Rajoyri 'kalea gehiago zapaltzea' eskatu dio Pedro Sanchezek

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Gobernuak ostiral honetan onartutako zerga-erreforma “bidegabea” da, errenta altuentzako “pentsatuta eta sortuta” dagoelako, eta ongizatearen Estatuko oinarrietan murrizketa berriak aurreratzen” dituela gaineratu du.

Sozialisten buruak Ferrazeko egoitzan eman duen prentsaurrekoan urteko lehenengo zazpi hilabeteotako Gobernuaren kudeaketaren azterketa egin du.

Sanchezek adierazi duenez, Gobernuak, zerga-erreforma onartuta, ongizatearen Estatuaren “desegitean” pauso bat eman du, horren ondorioz “osasunean eta hezkuntzan murrizketa” gehiago egin behar izango direlako.

PSOEk Kataluniarekin "zubiak eraikitzen" lagunduko du

Halaber, PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari eta Artur Mas Generalitatekoari “zeharka begiratzeari uztea” eskatu die, eta zubiak eraikitzea” erronkaren aurrean irtenbideak bilatzeko. Helburu horretan PSOEren babes osoa izan dezaketela nabarmendu du.

Sanchezek azpimarratu du Rajoyren eta Masen obligazioa katalanen eta espainiar guztien arazoak konpontzea dela, eta, horregatik, “zubiak eraikitzea esan nahi duen edozer baikorra da”.

“Zeharka begiratzeari utz diezaiotela, krisi instituzional honi irtenbidea jartzeko martxan jar daitezela, nire ustez, ez diolako inolako onurarik ekartzen ez Kataluniari ezta Espainia osoari ere”, nabarmendu du.

Masek aste honetan Moncloan Rajoyri emandako hogei puntuko dokumentuari buruz galdeginda, Sanchezek esan du erronkatik irteteko “hirugarren bidea” izan daitekeela. PSOEko idazkari nagusiak alderdiaren proposamena errepikatu du: erreforma konstituzional bat egitea Kataluniak Espainian duen lekua hobetzeko.

"Kalea gehiago zapaltzea" eskatu dio Rajoyri

Halaber, PSOEko idazkari nagusiak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari “kalea gehiago zapaltzea” eskatu dio, eta Espainiako errealitateaz egiten duen irakurketa “partziala” eta “interesatua” izatea kritikatu du.

Sanchezek Rajoyri krisia sufritzen ari diren langileekin, langabeekin eta enpresari txikiekin hitz egitea eskatu dio. Halaber, “langile-klasea pobretzeari” “susperraldia” ez deitzea exijitu dio.

Askatasun Erlijiosoko Legearen proposamena

PSOEko idazkari berriak Espainiako Konkordatua Askatasun Erlijiosoko Legean “itzultzearen” alde egin du, Espainian “eskubide erlijiosoa eta erlijio guztien arteko berdintasuna bermatuz”, “bereziki katolikoa”, gaineratu du.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea