Politika -
''Zalantza barik''
Garrido: 'Egia da etorkinek jasotako laguntzetan iruzurra egiten dela'
Halaber, Laura Garridok ziurtatu duenez, "agerikoa da sistema ez dabilela, kontrolak hobetu eta sistema berraztertu behar dira".
Erredakzioa
Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaleak ziurtatu duenez, "egia da iruzurra egiten dela" eta Euskadin, etorkinek, "behar ez duten dirua jasotzen dutela" eta, hortaz, "kontrolak hobetu eta sistema berraztertu behar dira".
Cadena SERek egindako eta Europa Pressek zabaldutako elkarrizketa batean Garridok esan duenaren arabera, "iruzurra egiten da, zalantza barik". Halaber, bere esanetan, PPk Legebiltzarrean egindako galdera bat erantzunda, Eusko Jaurlaritzak onartu zuen badagoela jaso "behar ez" duen dirua jasotzen duenik, baita "irregulartasunak" ere, "eta baldintzak bete gabe eman behar izan ez zen dirua eman dela".
Horren ildotik, berak aipatutako iruzurra 59,8 milioikoa da, eta horietatik "oraindik ez dira 56,3 milioi euro berreskuratu". "Guk eta Gasteizko alkateak mahaigainean jarri duguna egia da, eta Gasteizen ere egia da, zerbitzu sozialetara jotzen duten pertsona kopurua ikusita, magrebtarren % 58k Udalaren laguntzaren bat jasotzen du".
Hori dela eta, "agerikoa da sistema ez dabilela, kontrolak hobetu eta sistema berraztertu behar dira", esan du.
"Guk agerikoa den egoera bat azaleratu dugu, datuak daude, Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak eman ditu. Diru-laguntzen % 40 Espainian jaio ez direnek jasotzen dituzte, eta Euskadin biztanleriaren % 6 ordezkatzen dute. Horregatik, guk datuetara jo dugu".