Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PPk dio EAJrekin harremanak eteteko 'arriskurik ez' dagoela

Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak baieztatu du ez duela EAJren haserrea ulertzen. Izan ere, "harrigarria" iruditzen zaio EAJ bezalako alderdi txiki batek horrenbeste batzoki izatea.

Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramailea Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramailea Radio Euskadin
EAJrekin harremanak hausteko arriskurik ez dagoela dio PPk

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Garrido Euskadiko PPren bozeramaileak batzokien finantzaketaren inguruko "azalpenak" eskatu dizkio EAJri "gardentasuna eta erantzunkizuna" bermatzeko. Halaber, "ez dago" arriskurik Alderdi Popularraren eta EAJren arteko harremanak apurtzeko, gaineratu du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Euskadiko PPren bozeramaileak esan du ez duela EAJren haserrea ulertzen. Izan ere, "harrigarria" iruditzen zaio EAJ bezalako alderdi txiki batek horrenbeste batzoki izatea.

Nolanahi ere, azken asteotan EAJrekin izandako desadostasunek ez dutela bi alderdien arteko harremana "arriskuan" jartzen adierazi du. Hori dela eta, Garridoren ustez, "egokia litzateke" EAJ lasaitzea, jeltzaleak "urduri" baitaude.

Halaber, Javier Maroto Gasteizko alkateak jasandako "jazarpena" dela eta, kexu agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea