Politika -
Euskadiko PP
Quiroga: 'Lehendakariak eta EAJk udazken bero bat ekarriko digute'
Gainera, "EAJren eta Bilduren arteko harremana esaten dutena baino estuagoa" dela eta Urkulluk argitu beharko lukeen "akordio argia eta garbia" dutela uste du.
Erredakzioa
Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidentearen ustean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta EAJ "motorrak berotzen ari dira udazken bero bat" ekartzeko, subiranotasunaren alorrean.
Gainera, "EAJren eta Bilduren arteko harremana esaten dutena baino estuagoa" dela eta Urkulluk argitu beharko lukeen "akordio argia eta garbia" dutela uste du.
Europa Pressek egindako elkarrizketa batean, Quirogak baieztatu egin du "huts egitea eta arduragabekeria" litzatekeela lehendakariak eta Andoni Ortuzarrek gidatutako alderdiak "hausturaren" alde egitea Kataluniakoaren antzerako prozesu batean.
Euskadiko PPren buruak, halaber, Andoni Ortuzarrek eta Koldo Mediavillak orain dela gutxi egindako adierazpenak izan ditu hizpide. EBBren buruak esan zion Mariano Rajoyri Katalunia ez dela bere "arazo bakarra". Mediavillak adierazi zuen euskal aferak Katalunian gertatu bazela "eztanda egiteko" arriskua dagoela, uda ostean.
Quirogaren iritzian, "badirudi" lehendakariak eta alderdi jeltzaleak "motorrak berotu nahi dituztela udazken-negu bero bat ekartzeko". Horren ildotik, ziurtatu egin du "huts egitea" litzatekeela, egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, "erakundeetatik ziurtasuna, lasaitasuna eta egonkortasuna helarazi behar baita".
Arantza Quirogak gaineratu duenez, EAJ eta ezker abertzalea "elkarri begira daude uneoro, hautesleria berdina erdiesteko lehian daudelako", eta PPk "alternatiba garbia izan nahi du orain dela urte asko ideia berririk proposatu ez duen nazionalismo endogamiko horren aurrean".