Politika -

Galizian

Rajoy eta Merkel aurrez aurre, Europar Batasunaren goi-bilera adosteko

Espainiako Gobernuak bi ordezkari jarri nahi ditu Europako erakundeetan: Miguel Arias Cañete Ekonomia arloko arduretan eta Luis de Guindos eurotaldeko presidente gisa.

Mariano Rajoy eta Angela Merkelen arteko lan bilera, Santiagon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak bilera egin dute gaur goizean, abuztuaren 30an Bruselan egingo duten Europar Batasunaren goi-bilera prestatzeko. Espainiako Gobernuak bi ordezkari jarri nahi ditu Europako erakundeetan: Miguel Arias Cañete Ekonomia arloko arduretan eta Luis de Guindos eurotaldeko presidente gisa. Kargu horiek adosteko helburuarekin, bilera egin dute gaur goizean Rajoyk eta Merkelek eta, ondoren, agerraldia egin dute hedabideen aurrean.Merkel atzo iritsi zen Galiziara eta, Rajoyrekin batera, Donejakue bideko bost kilometroko ibilbidea oinez egin zuten, alboan itzultzaile bana zutela, eta lagun arteko giroan. Merkelek Obradoiro plazan lo egin du, eta bertara dozenaka herritar joan dira, Alemaniako kantzilerra ikustera. Protestak ere izan dira Merkel bertara iritsi denean. Afaltzera ere elkarrekin joan ziren Rajoy eta Merkel, eta gaur goizean bilera egin eta prentsaurrekoa eskaini ondoren, Santiagoko katedrala ere bisitatuko dute agintari biek. Espainiaren eta Alemaniaren arteko harreman politikoak onak dira gaur egun eta Merkelek eredu gisa jarri nahi du Espainia, Troikaren aginduak zintzo bete dituelako ekonomiaren atzeralditik irtetzen saiatzeko.

Rajoy eta Merkel Galizian

Rajoy eta Merkel Galizian

Rajoy eta Merkel, Santiagora iristean. Argazkia: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy Angela Merkel argazkiak