Politika -

Krisia Frantzian

Valls Eliseoan dago, Hollanderekin Gobernu berria zehazteko

Frantziako lehen ministroak eta presidenteak "beharrezkoa den denbora" hartuko dute, Presidentetzaren iturrien esanetan, ministro berriak nortzuk izango diren erabakitzeko.

Valls lehen ministroak emango du gobernu berriko izenen zerrenda

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa 13:00etan heldu da Eliseora, François Hollande presidentearekin Gobernu berria nortzuek osatuko duten zehazteko. Ordu gutxi falta dira Vallsek horren berri emateko.

Presidentetzaren arabera, Vallsek eta Hollandek "beharrezkoa den denbora" hartuko dute ministro berriak nortzuk izango diren erabakitzeko. Vallsek eta Hollandek ordubetez hitz egin dute goizean, 'Le Figaro' egunkariak jakinarazi duenez.

"France 2" telebista publikoaren arabera, litekeena Michel Sapin Finantza Ministroak Ekonomia ministeritza berreskuratzea da, eta Segolene Royal Ekologia ministroaren eskumenak ere handitzea.

Gobernu berrian sartzeko hautagaiei dagokienez, zenbait izen agertu dira komunikabideetan. Alderdi Sozialistaren izen batzuk azaldu dira: Gerard Collomb Lyoneko alkatea, Bertrand Delanoe Pariseko alkate ohia, Jean-Jacques Urvoas diputatua (Vallsenganako gertutasun handia du), eta ezkerreko beste alderdi batzuen kideak: Jean-Michel Bayet PRGren presidentea, Jean-Vincent Place senatari ekologista, Robert Hue lider komunista ohia, Corinne Lepage ministro zentrista ohia edo Jean-Luc Benhamias zentrista eta ekologista ohia.

Exekutiboaren dimisioa

Lehen ministroak gaur iragarriko du Frantziako Gobernu berriaren osaketa, bost hilabete iraun dituen orain arteko Exekutiboak atzo dimisioa eman ondoren.

Francois Hollande presidenteak onartutako murrizketekin kritiko agertu dira Gobernuko zenbait ministro, tartean Ekonomia arduraduna, eta barne-kritikei aurre egiteko, Vallsek Frantziako Gobernu talde berria izendatuko du gaur.

Vallsek Jean-Yves Le Drian Defentsa ministroa, Stéphane Le Foll bozeramailea eta Nekazaritza ministroa eta François Rebsamen Lan ministroa jaso ditu goizean Matignoneko egoitza ofizialean. Alderdi Sozialistaren beste kide batzuk ere joan dira: Jean-Christophe Cambadelis lehen idazkaria, Claude Bartolone Asanblada Nazionaleko presidentea eta Jean-Pierre Bel Senatuaren presidentea, besteak beste. Jean-Michel Baylet ere bertan egon da.

Jakina da azken egunotan euren kritikak adierazi dituzten hiru ministroak ez direla Gobernu berrian izango: el de Economía, Arnaud Montebourg Ekonomia ministroa,  Benoît Hamon Hezkuntza arduraduna, Aurélie Fillipetti (Kultura).

Azken honek gaur goizean bertan murrizketa politikaren aurka izan duen jarrera berretsi badu ere, Gobernu berria babestuko duela esan du.

Montebourg, Hamon eta Flipettirekin batera, beste ministro batzuk ere desagertu egingo dira Frantziako Gobernu taldetik; Christiane Taubira Justizia ministroak bat egin du ezkertiarren kritikekin, baina, Frantziako komunikabide batzuen arabera, baliteke karguan jarraitzea.

Gobernuan sartuko diren izenen artean, asko dira hautagaiak. Frantziako egunkariek hainbat izen aipatu dituzte gaurko edizioetan, tartean Gerard Collomb Lyoneko alkatearena edota Bertrand Delanoe Frantziako alkate ohiarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak François Hollande bideoak Manuel Valls bideoak