Politika -

Justizia Ministerioa

Forudunen kopurua 17.621tik 22ra murriztea proposatu du Gallardonek

Gallardonen ustez, Espainiako forudun bakarrak errege-familiako kideak eta Gobernuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzional eta Goreneko eta erkidegoetako presidenteak izan beharko lirateke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainian dagoen forudunen kopurua berrikustea eta egungo 17.621 pertsonatik 22ra murriztea proposatu du Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak, Estatuko Segurtasun Indarreko kideak kontuan hartu gabe. El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketan, Gallardonek adierazi du Espainiako forudun bakarrak errege-familiako kideak eta Gobernuko, Senatuko, Auzitegi Konstituzional eta Goreneko eta erkidegoetako presidenteak izan beharko liratekeela. “Eta, guztira, 22 pertsona besterik ez dira”, gaineratu du.

Berez forupekoa izateak ez lukeela “onurarik” suposatu beharko azpimarratu du Gallardonek baina, hala ere, sistema “berrikustearen” alde agertu da. Izan ere, Justizia Ministerioak proposatuko duen lege proiektuak ere forudunen kopurua 22 pertsonatan uztea aurreikusten du.

Hortaz, ministroak, diputatuak, erkidegoetako parlamentariak eta Gobernu ezberdinetako kideak ere forudunak izateari utziko liokete. “Hala ere, guzti honetarako nahitaezkoa da Konstituzioa eta Autonomia Estatutu ezberdinak erreformatzea”, ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aurrekontuetako murrizketak