Politika -
Nafarroako Gobernua
Maria Chivite, PSNren primarioetara aurkezteko prest
Senatariak azaldu duenez, "ilusioz" eta "gogoz" egingo dio aurre erronka honi. Oraindik ez da jakin hautagai gehiago izango ote diren.
Erredakzioa
Maria Chivite senataria PSNk Nafarroarako Gobernuko presidentetzarako hautagaia aukeratuko duen primarioetara aurkezteko prest azaldu da.
Chivitek azaldu duenez, “ilusioz” eta “gogoaz” egingo dio aurre erronka honi. Oraindik ez da jakin hautagai gehiago izango diren, sektore kritikoaren aldetik Amanda Acedo aurkeztea pentsatzen ari dira. Maite Esporrin parlamentarioak ere ez du baztertu aurkeztea.
PSOEko zuzendaritza berriak behin-betiko primario autonomikoen eta udalekoen prozesua onartzearen esperoan, primarioak urriaren 19an izatea pentsatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea