Publizitatea
Itxi

2014/09/09

12:19

Politika

Eskozia eta Katalunia

'Herri mailako erantzun bateratua' eskatu dio EH Bilduk EAJri

Erredakzioa

Prozesu soberanistekiko Espainiako Estatuak duen 'ezetzaren jarreraren' aurrean, 'ardura politikoz lan egiteko ordua' dela nabarmen du ezker abertzaleak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Herri mailako erantzun bateratua" emateko elkarlanerako deia egin dio EH Bilduk EAJri. Kataluniako eta Euskal Herriko prozesuekiko Estatua erakusten ari den "ezetzaren jarrerari" aurre egin  behar zaiola iritzi dio ezker abertzaleak.

Eskoziako erreferendumera eta Kataluniako Diadara bidaliko duen ordezkaritzaren berri emateko, gaur goizean, Bilbon eman duen prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok EH Bilduk. Maribi Ugarteburu, Pello Urizar, Oscar Matute eta Rebeka Ubera agertu dira hedabideen aurrean.  Datozen egunotan gainerako alderdietako eragile politikoekin harremanetan jartzeko asmoa iragarri dute,  Espainiako Estatuaren "jarrera itxiaren aurrean"  erantzun bateratu bat adosteko.

Euskal  gizarteak Euskal Herriko bi indar politiko nagusiei "erantzun" bat eskatzen diela eta erantzun bateratu bat ematea EAJren eta EH Bilduren "ardura politikoa" dela esan dute ezker abertzaleko kideek.  Horregatik, "elkarlanerako deia" egin dio EH Bilduk EAJri,  Estatu Espainiarraren "ukazioaren" aurrean neurriak hartzea premiazkoa delako. "Oinarrizko eskubide bat dago jokoan, erabakitzeko eskubidea. Ardura politikoz lan egiteko ordua da", esan dute.

Herriaren borondatea ukatzen duen aginpiderik ez dutela onartuko eta Estatuak "irmoki itxita" izan nahi duen subiranotasunaren bidea irekiko dutela gaineratu dute EH Bilduko ordezkariek.  "Gure politikak guk erabakitzean  dago etorkizuna.  Menpekotasunak hondamendira garamatza", nabarmendu dute.

Datorren ostegunean Kataluniako Diadara  eta hilaren 18an Eskoziako erreferendumera koalizioko dozena bat arduradun joango direla jakinarazi dute; tartean, Pernando Barrena Sortuko bozeramailea eta Pello Urizar EAko idazkari nagusia izango dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena