Politika -

Elkarrizketa

UPyDk eta Ciutadansek hauteskunde-aliantza egitea aztertuko dute

Gorka Maneirok esan duenez, Rosa Diezek zuzentzen duen alderdiak Ciutadansekin harremanetan jarraituko du, hauteskunde-aliantza bat adosteko aukera benetakoa den edo ez argitzeko.

Rosa Diez UPyDko buruzagia. Artxiboko irudia
Rosa Diez UPyDko buruzagia. Artxiboko irudia
Rosa Diez UPyDko buruzagia. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPyD eta Ciutadans alderdiak hauteskundeetan batera aurkezteko aukera aztertzen ari dira.

Gorka Maneirok gaur Bilbon egin duen agerraldian azaldu duenez, Rosa Diezek eta Albert Riverak telefono bidezko elkarrizketa “labur bat” izan zuten astelehen arratsaldean.

UPyDk jakin nahi du Ciutadansek itun elektoral bat egiteko duen borondatea benetakoa den edo ez. Horrenbestez, datozen asteetan bi aldeek harremanetan jarraitzeko asmoa duela esan du Maneirok.

Bestalde, Ciudadanos alderdiak EAEko udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa duela eta, Maneirok esan du UPyD ez dagoela horregatik kezkatuta: “Lehia politikoa ona da, eta guk inori ez diogu beldurrik”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea