Politika -

Balizko kereila

SOS Arrazakeria De Andres auzitara eramatea aztertzen ari da

Javier de Andresek elkarteari laguntza sozialen iruzurrean kolaboratzen duela leporatu zion atzo. Gaur, kalumniak eta irainak izan daitezkeelakoan kereila jartzekotan da elkartea.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia. EFE
Javier de Andres
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia. Artxiboko irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fede Garcia Arabako SOS Arrazakeria elkarteko bozeramaileak etorkinei laguntzak ematen dizkien organizazioak seguruenik Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia auzitara eramango duela iragarri du, kalumniengatik eta irainengatik.

Javier de Andresek elkarteari laguntza sozialen iruzurrean kolaboratzen duela leporatu zion astearte honetan.

Garciak adierazi duenez, esandako hitzak zuzendu ezean ondorio guztiekin auzitegietara joango dira “kalumniatzea delitua delako, ez falta bat”.

Arabako SOS Arrazakeriak elkarteko bozeramaileak ahaldun nagusiaren akusazioen larritasuna salatu du, eta erakunde baten presidente moduan hitz egin zuelako are eta larriagoak direla gaineratu du.

Halaber, “Euskadiko PPk kosta ahal kosta boterea mantentzeko barne arauak” dituela azaldu du, eta gai hau botoak irabazteko asmoz erabiltzen dutela gaineratu du, “nahiz eta biktimak gehien behar dutenak diren, beti bezala”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea