Politika -

Ostegun honetan

Torres-Dulcek Kataluniako fiskalak deitu ditu

Bilera horretan, Kataluniako galdeketa eta beste gai batzuk izango dituzte hizpide. Bere asmoa fiskalei entzutea eta, beharrezkoa izanez gero, erabakiak hartzea izango dela adierazi du.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak Kataluniako fiskalak bilera batera deitu ditu bihar Madrilen, Kataluniako galdeketaz eta "garrantzia berezia duten" beste hainbat kontuz hitz egiteko. Asmoa fiskalei entzutea, eta beharrezkoa izanez gero, erabakiak hartzea izango dela nabarmendu du Torres-Dulcek.

Kontsulta Legea eta galdeketa deitzeko dekretuak bertan behera gelditzen badira Fiskaltzak ez jardutea prebarikatzea litzateke. "Zuzenbide Estatua onartzen dugu edo harresitik kanpo kokatuko gara", azpimarratu du. Egoera hori emanez gero auzitegiek ere neurriak hartuko beharko lituzkeela ere gaineratu du.

"Estatuko fiskal nagusia naizen aldetik, niri dagokit oinarriaren alboan egotea eta Fiskaltzaren buruzagitza ordezkatzen duten fiskalen iritzia entzutea, gero, hartu behar diren erabakiak hartzeko, hartu behar badira", azaldu du. Horren esanetan, "galdeketaz gain Katalunian dauden gaien eguneratzea egin behar da".

Osteguneko bileran "begien bistakoak diren gaiak jorratuko dira eta baita garrantzia berezi duten eta martxan dauden beste gai batzuk ere". "Ez dugu kontsultaren deliberazioen gaia jorratuko bakarrik", gaineratu du.

Kontsulta deialdiarekin aurrera jarraituz gero, Artur Mas Generalitateko presidenteari eta Kataluniako beste politikari batzuei gerta dakiekeenaz galdetuta, ondorioak beren jarreraren araberakoa izango dela adierazi du. "Delituak egitateak dira, delitu gisa zigortutako jarduerak. Nik ezin dut eszenatoki hori imajinatu, eta, beraz, hori gertatzen denean delitu izan daitezkeela pentsatzen dugun ekintzen kontrako neurriak hartuko ditugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Espainia argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean