Politika -

Galdeketa Katalunian

Eguerdian baloratuko ditu Artur Masek Eskoziako emaitzak

Arratsaldean, Kataluniako Parlamentuak kontsulta legea onartuko du, azaroaren 9ko kontsultarako deialdiaren dekretua sinatzeko ezinbesteko urratsa. Gobernuak helegitea aurkeztuko du Konstituzionalean.

Eguerdian agerraldia egingo du Artur Masek. Argazkia: EFE
Artu Mas. EFE
Eguerdian agerraldia egingo du Artur Masek. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak kontsulta legea onartuko du gaur. Lege horretan oinarrituta sinatuko du Artur Mas Generalitateko presidenteak azaroaren 9ko kontsultarako deialdiaren dekretua. Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarriko die bi ekimenei.

Eskoziako erreferendumak izan duen oihartzuna kontuan izanik, Artur Masek emaitzak baloratzeko agerraldia egingo du eguerdian. Ortu batean hitz egingo du komunikabideen aurrean.

Hiru ordu geroago hasiko da Kataluniako Parlamentuan kontsulten legea onartzeko osoko bilkura berezia. Azaroaren 9ko kontsultarako legez egin beharreko azken urratsa da hori. Hala ere, Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko du legearen aurka.

CiU, ERC, PSC, ICV-EUiA eta CUP alderdien babesa du lege berriak, hau da, Kataluniako Parlamentuaren % 79k babesten du. Arau berria onartuta, Artur Masek dena prest izango du kontsulta deitzeko deialdiaren dekretua sinatzeko.

Generalitatearen eta azaroko kontsulta hitzartu zuten alderdien aburuz, lege berriak legezko babesa emango dio deialdiari. Kataluniako sozialistak ados egon ez arren, arau berria babestuko dute, beste galdeketa batzuetarako erabilgarri izan daitekeelakoan.

Legea onartu ostean, Generalitateko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarrean sartuko da.

Espainiako Gobernuak adi-adi jarraituko du Katalunian gertatzen dena. Legea aldizkari horretan bihar bertan argitaratuz gero, Ministro Kontseiluak ezohiko bilera egin lezake, Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duen helegitea onartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Ezkozia bideoak Kataluniako erreferenduma gaur Bigarrena Eskoziako erreferenduma Artur Mas albisteak Kataluniako prozesua zuzenean