Politika -

Osasun publikoa

Nafarroako Parlamentuak Osasun kontseilariaren dimisioa eskatu du

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, ordea, konfiantza osoa agertu die Marta Verari eta bere lantalde berriari.

Marta Vera Osasun kontseilaria. Argazkia: Efe
Marta Vera Osasun kontseilaria.
Marta Vera Osasun kontseilaria. Argazkia: Efe

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak ebazpen bat onartu du gaur, PSNren, Bilduren, Aralarren, I-Eren eta Geroa Bairen botoekin, Marta Vera Osasun kontseilariaren dimisioa eskatzeko, eta "Nafarroako Ospitaleko sukaldeetan berriro kudeaketa publikoa" ezar dezaten exijitzeko.

I-Ek sustatutako ebazpena Nafarroako Kontuen Ganberak ospitaleetako sukaldeen pribatizazioaren inguruan egindako txosten batean oinarritzen da, eta kontra agertu dira UPN eta PP.

Hala, ebazpenean salatu dutenez, pribatizazioaren ondorioz "zerbitzua garestiagoa eta okerragoa da, langileak kaleratu dituzte, elikadura zerbitzuan desordena nagusitu da, eta zailtasun handiagoak dituzte langileek".

Barcinaren konfiantza du Verak

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak, berriz, argi adierazi du Osasun kontseilariak eta lantalde berriak bere konfiantza osoa dutela "nafarrei ahal den zerbitzu onena emateko".

Osasunbideko gerenteak dimisioa eman zuen atzo, duela urtebete dimisioa eman zuen Angel Sanz Barearen lekua hartu zuenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea