Politika -

Kontsulta

EH Bilduk Kataluniaren kontrako erasoei aurre egitea sustatuko du

Arraizek esan duenez, koalizioa "erantzun bateratua" lortzen saiatuko da, oso litekeena da-eta Estatu espainiarrak "erakunde kataluniarrei eraso egitea" .

Hasier Arraiz
Hasier Arraiz
Hasier Arraiz

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asier Arraiz Sortuko presidenteak iragarri duenez, EH Bilduren datozen asteetarako erronka "erantzun bateratua" lortzea da, ziurrenik Estatu espainiarraren aldetik "erakunde kataluniarren kontra etorriko den erasoari aurre egiteko".

Britainia Handiak eta Eskoziak "demokrazia lezioa eman diote mundu osoari", esan du Arraizek Donostian egindako prentsaurreko batean. Eta gaineratu du, "Moncloan Cameronen moduko demokrata bat" egotea nahiko lukeela, baina argi esan du "ez dela horrela".

Arraizen ustean, Estatu espainiarrak "ez du demokraziaren errebalida gainditu" eta "inkisizioaren tresneria" martxan jartzea erabaki du, eta horretan "aditua" da.

Ildo horretatik, EH Bilduren erronka, datozen asteetan, "erantzun bateratua" lortzea da, "erakunde kataluniarren kontrako erasoari aurre egiteko". Proposamenean, beste alderdi batzuen babesa lortzen saiatuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Sorturen albisteak Kataluniaren independentzia Hasier Arraiz bideoak EH Bildu Bizkaia Kataluniako prozesua zuzenean