Politika -
Adierazpen polemikoak
Bilbaoren adierazpenak 'aztertzeko' eskatu dio UPyDk Fiskaltzari
Bilbaoren hitzak “bereziki larriak” direla eta, hortaz, EAEko fiskal nagusiari adierazpenak “aztertzeko” eskatu diola iragarri du Gorka Maneirok.
Erredakzioa
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren atzoko adierazpenak EAEko Fiskaltzara igorri ditu UPyDk, bere agintaldian zehar “iruzur edo delituak estali dituen iker dezan”.
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, Gorka Maneiro UPyDko bozeramaileak hitzez hitz irakurri ditu Bilbaoren atzoko adierazpenak. Bere agintaldian "paradisu fiskaletan dirutza" duten hainbat pertsona ikusi dituela, baina ez duela izenik emango esan zuen atzo Bilbaok Batzar Nagusietan.
Bilbaoren hitzak “bereziki larriak” direla eta, hortaz, EAEko fiskal nagusiari adierazpenak “aztertzeko” eskatu diola iragarri du Gorka Maneirok. Horrez gain, egokitzat joz gero, ahaldun nagusia deklaratzera deitzeko ere proposatu dio Carpalsorori.