Politika -

Epsilon eta Hiriko

EAJko kargudunen 'erantzukizun politikoa' berretsi du Legebiltzarrak

Ikerketa batzordearen ebazpenari babesa eman dio Gasteizko Ganberak. Legebiltzarreko talde guztiek (EH Bildu, PSE, PP eta UPyD), EAJk izan ezik, ebazpenari babesa eman diote.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Huts egindako Epsilon proiektuan EAJko kargudunek erantzukizun politikoa izan zutela ebatzi zuen ikerketa batzordeak. Batzorde horren ebazpenari babesa eman dio gaur Eusko Legebiltzarrak. Egitasmoak 2007an porrot egin zuen eta kargudun jeltzaleek erantzukizunak zituzten Eusko Jaurlaritzan eta hiru aldundietan.

Legebiltzarreko talde guztiek (EH Bildu, PSE, PP eta UPyD), EAJk izan ezik, ebazpenari babesa eman diote goizeko osoko bilkuran. Bi proiektuk jaso zituzten diru-laguntza publikoak zilegizkoak ziren argitu behar zuen batzordeak: Epsilon, Bat Formulan lehiatzeko helburua zuen, eta Hiriko, auto elektrikoa merkaturatzeko xedea zuen.

2007an, Eusko Jaurlaritzan eta hiru aldundietan, karguak zituzten jeltzaleei erantzukizun politikoak egotzi zizkien ikerketa batzordeak; izan ere, Epsilon egitasmoa estrategikotzat jo zuten, oinarri "sendorik" izan gabe. Gainera, helburuak ez lortzeko arrisku handia zegoela bazekiten kargudunek.

Iragan uztailean onartutako ebazpenean ez da izenik aipatzen, baina Sustapen Ekonomikorako Euskal Kontseilua osatzen zuten. Ana Agirre orduko Industria sailburua organo horren presidentea zen, Juan Jose Ibarretxe (EAJ) lehendakaria zenean. Agirre Justizia sailburuordea da egun, Iñigo Urkulluren Exekutiboan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra