Politika -
Kartzela politika
Urriaren 17an ezagutuko da Troiniño Espainiaratzeari buruzko ebazpena
Londresko Emma Arbuthnot epaileak egun hori jarri du, gaur Fiskaltzaren eta defentsaren azken argudioak entzun ondoren.
Erredakzioa
Antonio Troitiño ETAko kide izateagatik Espainiaratuko duten edo ez urriaren 17an jakingo da. Westminsterreko Magistratuen Gorteak jakinarazi duenez, egun horretan emango da ezagutzera Espainiak jarritako eskariaren inguruko ebazpena.
Londresko Emma Arbuthnot epaileak egun hori jarri du, gaur Fiskaltzaren eta defentsaren azken argudioak entzun ondoren.
2012ko ekainean atxilotu zuten Londresen. Estradizio eskaria egin zuen, orduan ere, Espainiak, baina bertan behera geratu zen, Parot Doktrina zela eta. Baldintzapean aske zegoela, aurtengo otsailean, berriro atxilotu zuten Troitiño. Espainiaratzeko bigarren eskariaren epaiketa duela aste batzuk hasi zen, eta gaur aurkeztu dituzte azken argudioak Fiskaltzak eta defentsak.