Politika -

Epaiketa Londresen

Antton Troitiño Espainiaratzeko epaiketari berriz ekin diote gaur

Fiskaltzak eta defentsak euren argudioak aurkeztuko dituzte Westminsterreko Auzitegian.

Antton Troitiño espetxetik atera zen unea. Artxiboko irudia
Antton Troitiño espetxetik atera zen unea.
Antton Troitiño espetxetik atera zen unea. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur ekin diote berriro Erresuma Batuan Antton Troitiño Espainiaratzeko epaiketari. Fiskaltzak, Espainiaren izenean, eta defentsak azken argudioak aurkeztuko dituzte bertan.

Epaiketa 10:00etan hasi da, Londresen, Westminsterreko Auzitegian. Ekainaren 23an eta 24an beste bi saio egin zituzten.

Troitiño 2011ko apirilaren 13an utzi zuten libre, 24 urtez preso egon ostean. Kalean zela, Auzitegi Nazionalak egun baliogabetuta dagoen 'Parot doktrina' izenez ezagutu den doktrina aplikatzeko agindu zuen, baina ihes egin zuen, eta Londresen atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak Epaiketak