Politika -

Polemika

Itxaso Atutxak Jose Luis Bilbaoren ibilbidea defendatu du

Halaber, ez du uste Bizkaiko ahaldun nagusiak ustelkeriaren gainean esandakoak inolako ondoriorik ekarriko dionik.

Itxaso Atutxa. Argazkia: EFE
Itxaso Atutxa. Argazkia: EFE
Itxaso Atutxak biziki defendatu du Jose Luis Bilbaoren ibilbidea

0:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itxaso Atutxa EAJren BBBko presidenteak Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren ibilbidea defendatu du, eta ez du uste ustelkeriaren gainean esandakoengatik inputatuko dutenik. "Ez dut uste Jose Luis Bilbaoren jokabideak salatzeko modukoak direnik, eta are gutxiago hura inputatzeko modukoak, ez dut uste", azpimarratu du.

Aste honetan, Bizkaiko ahaldun nagusi izateko hautagaitzarik ez duela aurkeztuko iragarri du. Gernikako Juntetxean egindako osoko bilkuran, biografiarik idazteko asmorik ez duela eta bertan ager zitezkeen horiek lasai egon daitezkeela esan zuen.

Bilbaok adierazi zuen bere agintaldian "paradisu fiskaletan dirutza" duten, jatorri ezezaguneko billete-sortarekin ordainketak egiten dituzten edota atzerrian zuten dirua aberriratu duten hainbat pertsona ikusi dituela. Dena dela, ez zuen argitu nortzuk diren.

Adierazpen horien harira piztutako eztabaida hizpide izan du Itxaso Atutxak. Salatu duenez, Jose Luis Bilbaok esan ez zuena bere ahotan jarri dute. EAJren baitan "ez dago inolako dudarik lege urraketaren bat egon zitekeenaren susmoa izan denean informazioa Ogasunaren eta Fiskaltzaren esku jarri dela", nabarmendu du Atutxak.

Jose Luis Bilbaok 12 urtean erakutsitako "zintzotasuna" azpimarratu du eta EAJren baitan dauden kargudun publikoentzat eredu dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia