Politika -
Pribatizazioa
Aldundiak auzitara joko du Kutxak proposamena eztabaidatzen ez badu
Kutxaren zuzendaritzak uko egin zion Bilduren eskariari, urriaren 24rako deitutako asanblada orokorrean proposamena gai ordenean sartzeari, alegia.
Erredakzioa
Larraitz Ugarte Gipuzkoako Aldundiaren bozeramaileak iragarri duenez, auzitegira joko dute Kutxaren Asanbladan foru erakundearen proposamena eztabaidatzea galarazten badute. Aldundiak Kutxa fundazio ordinario bihurtzea proposatzen du, banku fundazio bihurtu beharrean.
Ugartek jakinarazi du Aldundiak Kutxan dituen ordezkariek aparteko asanblada bat antolatzea eskatuko dutela, euren proposamena eztabaidatzeko.
Azaldu duenez, Kutxaren estatutuen 93. artikuluan oinarrituko da eskaria, eta zuzendaritzak berriro ukatzen badu proposamena eztabaidatzeko aukera, "bide judiziala abiatuko" du Aldundiak.
Ugartek ez du argitu zein bide hartuko lukeen Aldundiak, zerbitzu juridikoek aztertu beharko baitute, baina Merkataritza auzitegiaren bitartez inpugnatzeko aukera iradoki du.
Kutxaren zuzendaritzak uko egin zion Bilduren eskariari, urriaren 24rako deitutako asanblada orokorrean proposamena gai ordenean sartzeari, alegia.