Politika -
Hispanitatearen Eguna
Urkullu, Mas eta Fernandez ez dira joango urriaren 12ko ekitaldietara
Masek eta Urkulluk ez dute azaldu zergatik ez diren joango. Fernandez asturiarrak agenda arazoak dituela esan du.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAEko presidenteak, Artur Mas Kataluniakoak eta Javier Fernandez Asturiaskoak ez dute parte hartuko Hispanitateren Eguneko desfile militarrean, urriaren 12an. Masek eta Urkulluk ez dute azaldu zergatik ez diren joango. Fernandez asturiarrak agenda arazoak dituela esan du.
EAEko eta Kataluniako presidenteak aurreko edizioetan ere ez ziren joan desfile militarrera. Fernandezek bigarren urtez jarraian egingo du huts; 2012an, Asturiasko presidentetza hartu zuen urtean, Hispanitatearen Eguneko ospakizunetan hartu zuen parte.
Gainerako erkidegoetako presidenteek urriaren 12ko ekitaldietara joango direla iragarri dute.