Politika -

Udal eta foru hauteskundeak

Arabarako 'oztopo' izatea egotzi dio EAJk De Andresi

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak Araban aldaketa gidatzeko konpromisoa agertu du.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalezek gogor kritikatu du De Andres ahaldun nagusia

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak Arabarako "oztopo" izatea egotzi dio Javier de Andres egungo ahaldun nagusiari. Halaber, denbora jendearekin "lehian" pasatzen duela salatu du.

EAJk ekitaldi politikoa egin du gaur Gasteizko Probintzia plazan, eta bertan Javier De Andres hizpide izan dute jeltzaleek. Horien esanetan, legegintzaldi honetan "Rajoy Araba zigortzen saiatu den bitartean, Javier De Andresek beste alde batera begiratu du".

Salatu dutenez, Rajoyren Gobernuak Forondako aireportua "diskriminatu" du, "kontzejuak desegiten saiatuko da", eta "Trebiñu Arabara batzeko oztopoak jarri ditu".

Bestalde, Gonzalezek esan du Arabako egoera ekonomikoa hobetzeko laguntza eskaini ziola, baina ez ziola erantzun ere egin. "De Andresek ez du ezer egiten baina gainontzekoei ere, ez digu ezer egiten uzten. Egun Arabarako oztopo bat baino ez da, eta hori berak badaki. Horregatik urduri eta ernegatuta dago eta mundu guztiarekin liskarrak ditu. Legegintzaldia amaitutzat eman du eta hauteskunde kanpainan dago", gaineratu du.

Egoera horren aurrean, Arabak behar duen aldaketaren liderra izateko konpromisoa hartu du, azken lau urte hauetan gure herrialdeak sufritu duen Alderdi Popularreko Foru Gobernuaren paralisiari aurre egiteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba