Politika -

Elkarrizketa

Arraiz: 'Urkulluk ere uste du prozesu eratzaile bat hasi behar dela'

"Filosofia hori oinarri hartuta elkarrekin eraikitzen has ginatekeela esan zidan", esan du Sortuko presidenteak, eta prozesu bat sortzeko apustua egitea ulertzen duela esan zuen, Arraizen arabera.

Hasier Arraiz. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz EFe
'Urkulluk prozesu eratzaile baten beharra ikusten du'

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramale eta Sortuko presidenteak baieztatu duenez, Iñigo Urkullu ere uste du, ezker abertzaleak bezala, "prozesu eratzaile" bati ekin behar zaiola, hiru urratsetan, bakoitza esparru administratibo batean.

EFEk egindako elkarrizketa batean, Arraizek azaldu duenaren arabera, aurreko astelehenean lehendakariarekin egindako bileran, Urkulluk esan zion ados dagoela EH Bilduk politika orokorreko saioan gaia atera izanarekin.

"Esan zidan bat zetorrela nik politika orokorreko saioan egindako hitzaldiarekin, Euskal Herrian beharrezko den prozesu eratzaile baten inguruan, eta hiru pausotan egin beharko zela, esparru bakoitzeko bat", hau da, bat EAEn, beste bat Nafarroan eta hirugarrena Ipar Euskal Herrian.

"Filosofia hori oinarri hartuta elkarrekin eraikitzen has ginatekeela esan zidan", esan du Sortuko presidenteak, eta aldebakarreko prozesu bat sortzeko apustua egitea ulertzen duela esan zuen, Arraizen arabera. Halere, momentuz, "Urkulluk jarraituko du Madrilekin akordioak lortzeko eskua luzatuta", Euskadi eta Estatuaren arteko harremanei dagokienez.

Edonola ere, Arraizek gaineratu duenez, Urkulluk nabarmendu zuen "denbora kontua" dela, eta "berak ere ez du uste egoera hau mugagabea izan daitekeenik" eta "baliteke momenturen batean, Estatuak ez badu akordioak lortzeko borondaterik, bide hori haustea".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Urkullu Sorturen azken albisteak Hasier Arraiz albisteak EH Bildu Bizkaia