Politika -

Bartzelona

Kataluniako prozesuaren kontra jaikitzeko eskatu dio SCCk gizarteari

Joaquim Coll SCCko presidenteorde eta historialariak esan duenez, "boza ematea ez da demokraziaren sinonimo", eta Kataluniako herritarrak "eztabaida subiranista batek bahituta bizi dira".

Societat Civil
Societat Civil
Independentziaren aurka daudenek konzentrazioa egin dute Bartzelonan

1:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Societat Civil Catalanak (SCC) urriaren 12a dela eta Bartzelonako Katalunia Plazan egindako ekitaldia mezu zehatz batekin abiarazi dute: "Beharrezkoa da herritarrak Gobernu katalanaren eta CiU, ERC, ICV-EuiA eta CUO alderdien bide-orri subiranistaren kontra jakitzea".

Joaquim Coll SCCko presidenteorde eta historialariak esan duenez, independentzia egoerarik txarrena da: "Ez zaigu komeni, ez dago justifikatuta, ez ekonomiaren, ez politikaren, ezta moralaren ikuspuntutik ere", esan du.

"Haustura ukatzen dut eta prozesuaren aurka egiten dut", Collen arabera, independentzia nahi ez duten herritarrak beldurtu eta bortxatzen baititu.

Gainera, Collen esanetan, Kataluniako herritarrak "eztabaida subiranista batek bahituta bizi dira" eta eztabaida gai bakarra bihurtu da. Halaber, penagarritzat jo du Gobernuak "egingo ez den kontsulta batean" dirua xahutzea, "oinarrizko zerbitzuei jaramonik egiten ez zaien bitartean".

Gaur egun, "demokraziaren osasuna jokoan dago", esan du historialariak, eta, adimentsu jokatzea eskatu ondoren, A-9ko kontsulta "faltsua, gezurra eta demokraziari egindako iruzurra" dela gaineratu du.

"Boza ematea ez da demokraziaren sinonimo. Zertarako bozkatzen den da garrantzitsua", esan du Collek. Hitzaldiaren amaieran, historian zehar katalanen bereizgarri izan den sena baliatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Kataluniaren independentzia Gizartea albisteak Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean