Politika -
2013 jaso zuten zigorra
Fiskaltza Faisan auziko bi polizien indultuaren aurka azaldu da
ANeko fiskalen buruaren arabera, "delituaren jatorriak" ez du justifikatzen eta ez dago "erabilgarritasun publikorik". Urte eta erdiko kartzela-zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea ezarri zieten.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza Enrique Pamies EAEn Poliziaren buruzagi ohiari eta Jose Maria Ballesteris inspektoreari indultua onartzearen aurka azaldu da, “delituaren jatorriak” ez duelako justifikatzen eta ez dagoelako “erabilgarritasun publikorik”.
Javier Zaragoza ANko fiskalak bi idazkietan argudiatu du erabakia, eta Zigor arloko 3 sekzioko Aretora igorri ditu, horri baitagokio indultu eskaeren inguruan iritzia ematea.
Biek urte eta erdiko kartzela-zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea jaso zuten ETAri sekretuak jakinarazteagatik Irungo Faisan tabernan, eta ondoren Auzitegi Gorenak zigorrak berretsi egin zituen.