Politika -

Kataluniako prozesua

Hauteskunde-kanpaina batean beste bitarteko jarriko ditu ERCk

'Azaroaren 2tik 8ra kanpaina egingo dugu, Kataluniako hauteskundeak izango balira bezala', esan du Lluis Salvadok. Milioi bat boto-paper banatuko dituzte, batez ere, erabaki ezinik daudenen artean.

Lluis Salvado (ERC)
Lluis Salvado (ERC)
Lluis Salvado (ERC)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ERC alderdiak hauteskunde-kanpaina batean beste baliabide eta bitarteko jarriko ditu azaroaren 9ko prozesu parte-hartzailearen atarian. Ahalik eta herritar gehien mobilizatzea nahi dute, eta datozen egunotan horretara bideratuko dituzte ahalegin guztiak.

"Azaroaren 2tik 8ra kanpaina egingo dugu, Kataluniako hauteskundeak izango balira bezala", esan du Lluis Salvado ERCko idazkari nagusiaren ondokoak. Milioi bat boto-paper banatuko dituzte, batez ere, botoa oraindik erabaki ez dutenen artean.100.000 euroko aurrekontua du kanpaina egiteko ERCk. Azaroaren 2an abiatuko dituzte antolatutako ekitaldiak Bartzelonan, eta azaroaren 8an amaituko dituzte Gironan. Ekitaldi nagusi horiez gain, Katalunia osoan egunero egingo dira azaroaren 9ko galdeketaren aldeko ekitaldiak. Ez da mitin handirik egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniaren independentzia